XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Orain entxun, jaun-andreok, gure programako xeigarren pieza: Baserritartxoa paxeatzera joan zen - Frantsestxoa ari zen irakurtzen, eskua paperaren gainetik pasatuz.

Eta gero Jantje Hoeks berriro pianoa mailukatzen hasi zen.

Baina hasi orduko, bonboiak airean zehar hegaz hasi ziren eta ixtanpatean, haur guztiak multzo batean lurretik arrastaka zebiltzan.

Orkestrako kideek prestuki podioan jarraitu zuten Jantje Hoeksen salbuespenarekin; hau aingiraren modura lerratu zen bere aulki altutik behera, liburu lodietako bat astrapala *astrapala: iskanbila, zarata handiarekin lurrera erortzen zelarik.

Keesek bapatean sentitu zuen norbaitek eskutada bat gozoki sartzen ziola patrikan, eta Wieberen ahotsa ezagutu zuen: - Har ezak.

Rikkieri Cootjek eman zizkion gozokiak, eta bi patrikak bete zizkion.

- Baina bihar ez etorri haginetako minarekin gero, entzuten duk! - ohar egin zion.

- Ongi dun -erantzun zion Rikkiek sorgorturik.

Ikuskizun guzti hark ez zuen erasaten.

Kees eta Wiebe gauean luzaroan egon ziren ohean esnai eta elkarrekin hitzegiten.

Wiebek kaxa bat jaso zuen etxetik azukre-pastilaz beterik eta Keesek erreminta-kaxa bat. Aldea nabarmena zen.